Herri afaria eratu dute sanjoanetarako

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:15

San Joan jaiak direla-eta herri afaria antolatu dute usadioari eutsiz. Momoitiko San Joanen elkartu ohi dira herritarrak eta zabaldu dute izena emateko epea.

San Joan jaiak direla-eta herri afaria antolatu dute usadioari eutsiz. Momoitiko San Joanen elkartu ohi dira herritarrak eta zabaldu dute izena emateko epea.

Datorren barikua, ekainaren 20a, baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Ekainaren 28rako egin dute afaltzeko hitzordua, 21:30ean, jakitera eman dutenez.

Bestalde, ekainaren 16rako Arantzazura bisita gidatua eratu du San Migel nagusien elkarteak. Ekainaren 13a baino lehen eman behar da izena, udaletxean, jakitera eman dutenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!