Kamioiak ekidin guran

Anboto 2008ko eka. 5a, 11:45

A-8 autobidearen hirugarren erreia egokitzeko lanen eraginez Aiartzan aurreikusita dagoen hondakindegia dela-eta, kamioientzako bide berria egiteko Interbiak-ekin jarri dira hartu-emanean udal arduradunak. Foru arduradunekin batzartu izan da Udala, baina, A-8aren enpresa kudeatzailea dela arduradun azaldu die.

Autobideko lanen eraginez, Garaira doan bidetik egunean 600 kamioi igarotzea aurreikusi du Aldundiak, udal arduradunek azaldu dutenez, eta horren aurrean oraingo errepidearen paralelo joango litzaken bigarren bat egokitzea proposatu dio Aldundiari Udalak, kamioiek erabili dezaten. Hori jasoz alegazioa ere aurkeztu izan du Udalak. Kamioi kopuru horren eraginez ibilgailuek auzoetako bideak erabiltzea ekidin gura dute, “ez dagoz-eta horretarako prestatuta”. Bestalde, Aldundiak baieztatu die Garaiko bidea konpontzeko lanak atzeratu egingo direla A-8ko lanen eraginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!