Begiratokia egokitzeko lanak urte amaieran hasi gura dituzte

Anboto 2008ko mai. 26a, 11:07

Amaitu berri dituzten herriko plazaren konpontze-lanekin lotuta begiratokia egin gura du Udalak, foru-errepidearen beste aldean. Orain arte izan diren aparkalekuak kendu gura dituzte, eta dauden mahaiak mantendu.

Begiratokiak tarte baten balkoi  txikia lakoa izango luke, egitasmoan jaso dutenez, eta horretarako behar den lur zatia (25 metro koadro) erosiko du Udalak. Hala onartu du udalbatzarrak.
Aldundiarekin akordioa lotuz gero, herrigunetik igarotzen den foru-errepidea konpondu ondoren hasiko lirateke begiratokiko lanekin. Honek biok, denera, 396.425 euroko aurrekontua eskatu duten obren azken zatiak dira (Aldunditik 172.000 euroko laguntza dute), eta jaiak amaitu ondoren hasi gura dituzte, negua hasi aurretik. Lanak amaitzeko lau hileko epea batzen du landutako egitasmoak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!