Santa Katalina-Etxeita bideko lanak amaitzeko prozesua martxan

Anboto 2008ko mai. 16a, 15:50

Santa Katalina-Etxeita bidearen hobekuntza lanen bigarren zatirako prozedura negoziatu bidezko kontratazioa egiteko prozesua hastea onartu du udalbatzarrak.

Santa Katalina-Etxeita bidearen hobekuntza lanen bigarren zatirako prozedura negoziatu bidezko kontratazioa egiteko prozesua hastea onartu du udalbatzarrak.

Egitasmoa urtarrilean onartu zuten, lanak amaitzeko hile biko epea eta 73.955 euroko aurrekontua zehaztuz. Gutxienez, hiru enpresari aurkeztuko die proposamena Udalak.  Obrak ematea geratzen da oraindino, eta lanak noiz hasi daitezken zehazterik ez dute izan udal ordezkariek.

Iazko urte amaieran konpondu zuten 830 bat metro dituen bidearen 1. zatia (50.112 euro). Orain, geratzen den zatiari heldu gura die. Bide hori konpontzeko Aldunditik ere jaso izan dute diru-laguntza.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!