Bazkari giroan ospatuko dute San Isidro Eguna, urtero lez

Anboto 2008ko mai. 8a, 11:55

Urteroko ohiturari hutsik egin barik, aurten be bazkari giroan ospatuko dute herritarrek San Isidro Eguna, baserritarren eguna.

Urteroko ohiturari hutsik egin barik, aurten be bazkari giroan ospatuko dute herritarrek San Isidro Eguna, baserritarren eguna. Eguenerako, maiatzaren 15erako, ipini dute hitzordua 14:00etan; Herriko Tabernan elkartuko dira Garaiko Nagusiak elkarteak egindako deiarekin bat egingo duten garaitarrak.
Bazkaria antolatu du nagusien elkarteak, baina aurretik meza nagusia ere izango da; 12:00etan izango da hori, adierazi duten moduan.
Garaiko Nagusiak elkarteak antolatutako San Isidro Eguneko bazkarian —27 euro izango dira—  parte hartu gura duenak, maiatzaren 13ra bitartean eman dezake izena, jakin eragin dutenez. Horretarako, Herriko Tabernara bertara zuzentzea baino ez da egin behar. Azken urteotan lez, oraingoan be hainbat  lagun batuko da San Isidro Egunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!