Herri-kirolak antolatu gura dira herritarren laguntzarekin

Anboto 2008ko api. 30a, 14:31

San Juan jaiak laster eta jarraian, uztailean, Santana, Santiago eta Saninazioak dituzte garaitarrek. Guztiotarako jai egitarauak osatu guran hasita daude lanean Trumoite jai batzordeko kideak.

San Juan jaiak laster eta jarraian, uztailean, Santana, Santiago eta Saninazioak dituzte garaitarrek. Guztiotarako jai egitarauak osatu guran hasita daude lanean Trumoite jai batzordeko kideak.

Urteroko erronka izan ei dute herrietako jai batzordeetako kideek egitarauan nobedaderen bat batzea eta, bide horretan, herritarrak eurak protagonista dituen herri-kirol erakustaldia antolatu gura dute Garain.

Herriko jai nagusiei begira dihardute horretan lanean, eta parte hartzera deitu ditu garaitarrak Trumoite jai batzordeak. Jakin eragin dutenaren arabera, herri-kiroletan jardun gura duenak jai batzordera bertara zuzentzea baino ez dauka. Orain dela urte bi berreskuratutako Durangaldeko Asto-lasterketarekin eta Erregelen Erakustaldiarekin batera, leku propioa izango du herritarrek egindako Herri-Kirol Erakustaldiak.

Uztailean izango da, hala ere, hori. Aurretik datoz San Juan jaiak. Horren barruan harrera ezin hobea izan ohi du herri-afariak. Aurten ere ez die hutsik egingo garaitarrek Momoitioko San Juanen duten urteroko hitzordu horri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!