INEMen enplegu programarekin bat egingo dute

Anboto 2008ko api. 23a, 15:21

Udalak INEM-Tokian tokiko korporazioak enplegu programarekin bat egingo du aurten ere. Egitasmo horren bitartez, hainbat garbitze lanetarako langileak kontratatuko ditu.

Udalak INEM-Tokian tokiko korporazioak enplegu programarekin bat egingo du aurten ere. Egitasmo horren bitartez, hainbat garbitze lanetarako langileak kontratatuko ditu.

Iaz egin zuten moduan, aurten ere behargin bi hartuko ditu Udalak, sei hilabeterako. Biak ere egun erdiko lan-eguna izango dute, udal arduradunek argitu dutenez. Enplegu egitasmo horren bitartez diru-laguntzak izango ditu Udalak, sortutako inbertsioari aurre egiteko.

INEM enplegu bulegoaren bitartez kontratatuko dituzte, hainbat garbiketa lan egiteko, udal ordezkariek azaldutakoaren arabera. Bide-bazterrak garbitzeko eta ur-biltegiaren ingurua atontzeko ardura izango dute langileok. Horrezaz gainera, baita Iturrizahar ingurua garbitzekoa ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!