Kontsumo txikiko bonbila eskuragai

Anboto 2008ko api. 18a, 10:30

Kontsumo txikiko bonbilak banatuko dituzte, gaur arratsaldean, herriko plazan.

Kontsumo txikiko bonbilak banatuko dituzte, gaur arratsaldean, herriko plazan.

Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) eta Udalak energia-eraginkortasunari buruzko programa eta energia berriztagarrien sustapenerako sinatutako hitzarmenaren barruko ekimenetan banatuko dituzte bonbila horiek herritarren artean. Hala jakin eragin dute udal arduradunek.

Herritar bakoitzak lote bi eskuratu ahal izango ditu. Horretarako, nortasun agiria agertzen den dokumentu ofiziala aurkeztu beharko du; gehienez bi, argitu dutenez, bakoitzeko lote bat eskuratzeko, hain zuzen ere. Izan ere, kontsumo txikiko bonbila horiek eskuratu gura dituenak NANa edo pasaportea, gidabaimena edo nortasun agiria agertzen den agiri ofiziala aurkeztu beharko du, udal ordezkariek argitu gura izan duten moduan.

Plazan

Aitatu dugun moduan, guar, apirilaren 18a, banatuko dituzte kontsumo txikiko bonbilak eta energia berriztagarrien gaineko informazioa. Herriko plazan izango dute herritarrek dagokien lotea jasotzeko aukera hori. Hitzordua 16:00etan jarri dute eta ordubetean izango dira bertan, deia zabaltzerakoan jakitera eman dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!