Etengabeko hazkundea

Anboto 2008ko api. 7a, 13:24

Biztanleriaren hazkundea etenik bakoa izan da Garain 1996tik gaur egunera arte; 2001etik 2006ra izan da nabarmena. Izan ere, otsailean Eustatek emandako datuen arabera, %19,9 egin du gora.


Biztanleriaren hazkundea etenik bakoa izan da Garain 1996tik gaur egunera arte; 2001etik 2006ra izan da nabarmena. Izan ere, otsailean Eustatek emandako datuen arabera, %19,9 egin du gora.


INE erakundeak ere jaso ditu datuak, eta horien arabera 309 lagun zeuden erroldatuta 2007ko urte amaieran; 2006an baino zazpi gehiago.

Beste alde batetik, 2001 eta 2006 urteen arteko bosturtekoari buruzko datuei begiratuta, 65 urtetik gorakoen taldeari dagokionez hirugarren postuan dago Garai, atzetik hasita: %15,6 dira adin talde horretakoak. Abadiñon da adin talde hori txikiena (%13), eta horren atzetik Atxondon (%14,1). Aintzat hartzekoa da biztanleria herri biotan 2007an –INE erakundearen datuen arabera– 7.140 eta 1. 447 lagunekoa dela, hurrenez hurren.

Azkenik, aitatu dezagun, Durangon, Elorrion, Iurretan, Mallabian eta Zaldibarren lez, emakumeak gehiago direla Garain; lau gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!