Garaiko Nagusiak elkartearen urteko batzarra, domekan

Anboto 2008ko api. 3a, 11:55

Urteko batzar nagusia egingo du domekan, apirilaren 6an, Garaiko Nagusiak elkarteak. Otea-Loran elkartean batuko dira, 11:30ean, hainbat gai aztertzeko.

Urteko batzar nagusia egingo du domekan, apirilaren 6an, Garaiko Nagusiak elkarteak. Otea-Loran elkartean batuko dira, 11:30ean, hainbat gai aztertzeko.

Horien artean, 2007ko balantze ekonomikoa eta 2008ari begira egindako jarduera proposamena jaso dituzte gai-ordenean.

Beste alde batetik, elkartearen Zuzendaritza Batzordean hainbat aldaketa egitea ere aurreikusi dute eta proposamena eroango dute bazkideen artera. Galdera eta erreguetarako tartearen ondoren amaituko dute batzarra. Bazkideak batzarrera bertaratzeko deia egin du Garaiko Nagusiak elkarteko Zuzendaritza Batzordeak. Batzarra amaitu ondoren luntxa ere prestatuko dute bertaratuko diren guztientzako, jakitera eman dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!