Begiratokiko lanekin aurten hasi gura dute

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:03

Orain dauden aparkalekuak kendu eta begiratokia egokitzeko lanak urte honen barruan hasiko ditu Udalak. Udaletxearen aurrealdeko plazatxoarekin lotutako lanekin lotutakoak dira horiek, eta 272.920 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Horrezaz gainera, begiratoki horren eta udaletxearen arteko foru errepidea konponduko dute; 123.505 euroko aurrekontua izango duten lanotarako, baina, aurretik Bizkaiko Aldundiarekin jarri beharko dira hartu-emanetan udal arduradunak.

Udalbatzarrean onartu dituzte egitasmo biok eta Aldundian eskatutako laguntzak lortzearen menpe dago Udala, neurri handi batean. Hala ere, aurrekontu aldarazpena onartu dute eta Udalarena den lursail bat saltzea ere aurreikusi dute. Laguntzak lortuz gero, 2009ko ekainera arte izango dute obrak exekutatzeko. Bestela, zatika egin beharko die aurre.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!