Informazioa zabaltzea “erraztu” guran jarri dituzte informazio panelok, eta, denera, 4.300 euroko inbertsioa egin du Udalak. Hala ere, diru-laguntza jaso dute Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Nekazaritza Sailetik, 2.167 euro.

Horrezaz gainera, Momoitioko San Juanen eguzki-energiaz diharduen farola jarri dute. Autobusaren geralekuaren inguruan jarri zuten azaroan, bidegurutze horretan ez zegoen-eta argirik. Energia berriztagarriak erabilita egin gura izan dute proba udal ordezkariek, azaldu duten moduan. Horretarako 4.050 euroko aurrekontua izan du Udalak, hala ere, Aldundiko Mendi Nekazaritza Sailetik ere jaso dute laguntza; 2.007 euroko laguntza, adierazi duten moduan.
Dantza saioak
Beste alde batetik, asteburu honetantxe hasiko dituzte herriko neskato-mutikoei zuzendutako dantza saioak. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek. Gaztetxoenek dantzak ikasteko eskolak martxoaren 1ean, zapatuan, hasiko dituzte. Frontoian elkartuko dira horretarako, 17:00etan.
Batzarra deitu du Otea Loran elkarteak
Era berean, Otea Loran elkarteak estatutuak aztertu nahian, hurrengo urteetan zehar bazkide izateko interesa duten pertsona kopurua jakin gura du. Horretarako elkarteko kideek, barikuan, otsailaren 29an, elkartean bertan, izango den batzarrera joateko gonbita luzatu die bazkide izan gura duten erroldatutako herritar guztiei. Batzarra 20:00etan izango dute.