Senegalera bidaltzeko 3.000 euro batu guran, kanpaina abiatu dute

Anboto 2008ko ots. 19a, 13:02

Oussouyegazko (Senegal) elkartasun keinu kanpaina hasi dute Garaiko Migel Goiangeruan; baita Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan ere.

Oussouyegazko (Senegal) elkartasun keinu kanpaina hasi dute Garaiko Migel Goiangeruan; baita Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan ere.

Garizumak iraun bitartean batuko dute dirua, Senegal hegoaldeko herriko San Jose eskola diozesiarrera (aita eskolapioek sustatua) eroateko.

Guztira, 3.000 euro batu gura dituzte parrokia bien artean, urtebeteko iraupena izango duten 10 beka sortzeko. Garain, elizan eta taberna bitan ipini dute itsulapikoa; Durangon, berriz, San Martin Obispoaren aldare ondoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!