Gipuzkoako jotak lantzeko ikastaroak 18 lagun batu ditu

Anboto 2008ko ots. 13a, 10:47

Garaiko Dantza Taldearen eskutik, Gipuzkoako jotak ikasteko aukera zabaldu dute herrian. Ikastaroa hil honen hasikeran hasi zuten eta 18 lagunek dihardute, antolatzaileek azaldu dutenez. Astelehenetan batzen dira, Otea Loran elkartearen alboan dagoen lokalean, 20:00etan.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “ikasi arte” jarraituko dute ikastaroarekin. Amaitzean, eta herritarrek erantzun bitartean, izan daiteke beste ikastaroren bat ere antolatzea. Aitatu dezagun iaz Arratiako jotak ikasi zituztela. Oraingoan Gipuzkoakoen txanda izan da: “Bergaran ikasi zituen bertako herritar batek eta berak erakutsiko dizkigu gainerakooi. Gipuzkoakoak dira, baina, Bizkaian ere egiten dira”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!