Batzordekide berriak izendatu ditu Otea-Loran elkarteak

Anboto 2008ko ots. 3a, 12:25

Zuzendaritza Batzordean izendapen berriak egin dituzte Otea-Loran elkarteko bazkideek, azken urteko batzarrean. Era berean, elkarteko estatutuen berrikuspena egiteko prozesua hastea onartu dute.

Zuzendaritza Batzordean izendapen berriak egin dituzte Otea-Loran elkarteko bazkideek, azken urteko batzarrean. Era berean, elkarteko estatutuen berrikuspena egiteko prozesua hastea onartu dute.

Otea-Loranek 94 bazkide ditu; urteko batzarrean 47 inguru batu ziren.

Aitor Astorkia, Josetxo Areitio eta Ibon Berriozabalgoitia dira Zuzendaritza Batzordeko kide berriak. Era berean, batzordekide jarraituko dute Jokin Arregik, Zaloa Ramosek, Ziortza Etxeitak eta Gorka Berriozabalgoitiak; baita Xabier Etxeitak ere idazkari lez, eta, Enrike Ramosek lehendakari lez.

Iazko balantzea ere egin dute eta inbertsioen atalean aldaketa txiki batzuk aurreikusi dituzte (kortinak, ostalaritza tresna batzuk). Aitatu dugunez, estatutuen berrikuspena egiteko prozesua hastea ere onartu dute, “zenbait aldaketa” egin guran. Horiek aurkeztu eta erabakia hartzeko ez-ohiko batzarra deitzea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!