Santa Katalina-Etxeitako bidearen lanen bigarren zatiarekin hasi guran

Anboto 2008ko urt. 28a, 14:10

Santa Katalinatik Etxeitarainoko bidearen bigarren zatirako lanen egitasmoa onartu barri du udalbatzarrak.

Santa Katalinatik Etxeitarainoko bidearen bigarren zatirako lanen egitasmoa onartu barri du udalbatzarrak.

2007ko urte amaieran konpondu zuen 830 bat metro dituen bidearen lehenengo zatia; orain, berriz, geratzen den zatiari ekin gura die. Udalak 73.955 euroko inbertsioari egingo dio aurre, eta Bizkaiko Diputazioan ere eskatu dute diru-laguntza. Lanak uda inguruan hasi gura dituzte.

Santa Katalina ermitatik Etxeita baserriraino doan bidearen konponketa beharren lehenengo zatia amaituta dago. Inconor S. L. enpresak eroan ditu lanok eta 50.112 euroko aurrekontua izan du. Orduan 30.000 euroko laguntza izan zuen Udalak diputaziotik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!