Hasi dituzte udaletxearen aurreko plazatxoko lanak

Anboto 2008ko urt. 21a, 13:35

Udaletxearen aurreko plazatxoa konpontzeko lanak asteon hasi dituzte. Hile bi inguru izango du Abadiñoko Lasuen enpresak ia 200.000 euroko inbertsioa eskatu duten obrak amaitzeko.

Udaletxearen aurreko plazatxoa konpontzeko lanak asteon hasi dituzte. Hile bi inguru izango du Abadiñoko Lasuen enpresak ia 200.000 euroko inbertsioa eskatu duten obrak amaitzeko.

garaikoplazatxokolanak.jpgLehenengo zatia da hasi berri dutena. Bertako aparkalekuak kentzearekin batera, inguru osoan hormigoia eta harria jarriko dute, eta udaletxearen albotik aparkaleku berrirako bidea oinezkoentzako bakarrik jarriko dute –baserriko ibilgailuek baino ezingo dute erabili—. Aitatu dugun moduan udaberrirako gertu izango diren beharrotarako, Bizkaiko Foru Aldunditik ere jaso du diru-laguntza Udalak: denera, 69.315 euro.

Herriko plazarekin lotutako beharren bigarren zatiak Momoitioko San Juanerako errepidearen beste alboan dauden aparkalekuak kentzea batzen du, eta toki hori begiratoki lez egokitzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!