Ohiko errematarekin ospatuko dute San Anton eguna, eguenean

Anboto 2008ko urt. 10a, 13:42

Urtea hastearekin batera hitzordua dute Garain, eguenean, San Anton eguna ospatzeko. San Juan Ebanjelariaren eliza, berriz, urtez urte mantendu den errematarako elkargune izango dute herritarrek oraingoan ere. Urtarrilaren 17an, 12:00etako meza amaituta ailegatuko da enkanterako ordua.

Arrautzak, ogia, odolosteak, txorizoa, intxaurrak, sagardoa, esnea, pastelak… etxeko makina bat produktu jarri ohi dituzte enkantean herritarrek. Usadioari eutsiz eta ohiko giro beroaren falta gabe ekingo die aurten ere eskaintzei.

Bazkaria eratu dute herriko nagusiek

Horrezaz gainera, bazkaria ere antolatzen dute San Migel Garaiko Nagusiak elkarteko kideek. Herri Tabernan elkartuko dira bazkaltzeko, 14.00etan, eta oraindino ere badago aukera izena emateko. Jakin eragin dutenez, urtarrilaren 15a izango da horretarako azken eguna. Herriko Tabernara bertara jo behar da horretarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!