Bazkaria eratu dute jaiak antolatzen dihardutenentzat

Anboto 2007ko abe. 10a, 13:46

Trumoitte Jai Batzordeak bazkaria egingo du datorren abenduaren 16an, aurten jaiak antolatzen dihardutenekin zein datorren urteetan lan horretan parte hartzeko prest direnenekin.

Trumoitte Jai Batzordeak bazkaria egingo du datorren abenduaren 16an, aurten jaiak antolatzen dihardutenekin zein datorren urteetan lan horretan parte hartzeko prest direnenekin.

Otea Loran elkartean izango da hitzordua, 14:00etan. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta udaletxera deitzea baino ez da egin behar, abenduaren 12a baino lehenago. Herritar guztiekin batera “jai herrikoi eta parte-hartzaileak” antolatzea du helburu Trumoitte Jai Batzordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!