Herri lanek eroango dute inbertsio atalaren zatirik potoloena 2008an

Anboto 2007ko aza. 27a, 18:57

Datorren urterako udal aurrekontua prest dauka Garaiko Udalak. Azken udalbatzarrean aho batez onartutako udal kontuak, guztira, ia 600.000 euro batzen ditu. Horietatik erdia baino gehiago inbertsio-atalera bideratu dute udal agintariek.

Datorren urterako udal aurrekontua prest dauka Garaiko Udalak. Azken udalbatzarrean aho batez onartutako udal kontuak, guztira, ia 600.000 euro batzen ditu. Horietatik erdia baino gehiago inbertsio-atalera bideratu dute udal agintariek.

Dagoeneko martxan diren egitasmoak garatzera bideratu da inbertsio atal hori, udal ordezkariek argitu dute moduan.

Inbertsioetan zatirik handiena, dena den, herri-lanek eroango dute; denera 302.000 euro, hain zuzen ere. Herriko plazarekin lotutako lehenengo zatiko lanek —joan zen astean bertan eman zituzten— eskatuko dute inbertsio altuena.

Horrezaz gainera, Santa Katalina ermitatik Etxeitaraino arteko bidea konpontzeko bigarren zatiko obrak ere batu dituzte 2008rako udal aurrekontuan.

Horretarako egitasmoa orain egin gura dute, hala ere, diru-laguntzak lortzeko aukera izateko —lehenengo zatirako izan zuten legez—. Aurreikusi dute 65.000 euro inguruko inbertsioa egin behar izatea horretan. Azken lan horietarako eta herriko plazarekin lotutako aitatutako lanotarako, denera, 290.000 euro batu dituzte.

Beste alde batetik, azpiegitura eta hirigintza lanetarako — seinaleztapena, jarlekuak, argiteria… aldatzeko— 12.000 euro gorde dituzte.

Kultura

Kultura arloan inbertitzeko ere gorde dute dirua 2008ko udal kontuan: 12.140 euro zehaztu dituzte urtean zehar lotuko diren kultur egitasmoak aurrera ateratzeko, edota behar izan daitezkeen azpiegiturak atontzeko. Aitatu dezagun gaztetxoen jardunerako lekua atontzen diharduela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!