Udaletxe aurreko plazatxoa konpontzeko lanak eman dituzte

Anboto 2007ko aza. 21a, 11:38

Herriko plazarekin lotutako lanen lehenengo zatiko obrak eman dituzte dagoeneko. Abadiñoko Lasuen enpresa arduratuko da udaletxearen aurrealdeko plazatxoa konpontzeko lanetaz; era berean, udaletxearen albotik aparkaleku berrira doan bidea oinezkoentzat jartzeaz —bertan dagoen baserrirako sarbidea baino ez da izango ibilgailuentzat— eta atontzeaz ere arduratuko da. Herriguneko sarreran badago, gainera, aparkalekurainoko errepidea.

Denera, 199.958 euroko aurrekontua izango du Lasuen enpresak lanoi aurre egiteko. Hala ere, premiazko jota, lanak urgentziazko izaeraz tramitatu arren, datorren urtera arte ez dute lanekin hasterik izango, udal arduradunek jakin eragin dutenez. Orain udaletxearen aurrean dauden aparkalekuak kendu egingo dituzte eta inguru osoan harria eta hormigoia jarriko dute.

Bizkaiko Foru Aldunditik diru-laguntza jaso du Garaiko Udalak lanoi aurre egin ahal izateko. Guztira, 69.315 euro eman izan dizkie, hain zuzen. Gainerakoari udal aurrekontuan gordetako diruarekin egingo die aurre, aurretik azaldu izan duten lez.

Errepidearen beste alboan, begiratokia

Herriko plazarekin lotutako lanen lehenengo zatia da hau aitatu dugun moduan. Bigarren zati baten, Momoitioko San Juanerako errepidearen beste alboan dauden aparkalekuak ere kendu gura ditu Udalak eta toki hori begiratoki moduan egokitu, aurreratu izan duten moduan.Aurrera begira garatu gura dituzte lan horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!