Ura eta estolderiaren zerga %15 igoko dute; zaborrarena %10

Anboto 2007ko aza. 13a, 15:43

Uraren eta estolderiaren gaineko zerga %15 igoko da 2008an. Era berean, zaborraren gaineko tasa %10 igoko da. Halaxe erabaki dute herriko agintariek azken udalbatzarrean. Horiexek dira salbuespenak; izan ere, datorren urtera begirako zerga eta tasak, oro har, %2,7ko igoera izango dute.

Uraren eta estolderiaren gaineko zerga %15 igoko da 2008an. Era berean, zaborraren gaineko tasa %10 igoko da. Halaxe erabaki dute herriko agintariek azken udalbatzarrean. Horiexek dira salbuespenak; izan ere, datorren urtera begirako zerga eta tasak, oro har, %2,7ko igoera izango dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak bideratzen dituen diru-laguntzak lortu guran ebatzi dute udal ordezkariek uraren eta estolderiaren gaineko tasa horrenbeste igotzea. Foru Aldundiak zehaztutako gutxiengoetara ailegatzeko konpromisoa iaz hartu zuen Udalak, horrela diru-laguntzak lortzeko aukera izan ahal izateko: batez beste, 35m3-ko 18 eurora ailegatu behar dute urari dagokionez, eta estolderian 35m3-ko 17 eurora. Beraz, igoera altuari aurre egin ahal izateko, tasen parekatzea urte biren barruan egitea erabaki zuten udal arduradunek.

2007ari begira, %20 igo zen uraren gaineko tasa, eta aurten %15eko igoera onartu dute 2008rako. Gontzal Sarrigoitia herriko alkateak azaldu duen moduan, “gastuak eta sarrerak parekatu beharrean gaude laguntzak lortzeko”.

Durangaldeko Mankomunitatean ez dagoen arren, Garaik akordioa lotuta dauka azken horren zaborra batzeko zerbitzuarekin. Sarrigoitiak azaldu duenez, “defizitarioa” da zerbitzua eta kostuei aurre egin guran erabaki dute %10 igotzea. 2007an 12,20 euro ordaintzen dute herritarrek zaborraren gaineko tasa ; 2008an, berriz, 13,41 ordaindu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!