Autobusa kendu ez dezaten erabilera bultzatu gura dute

Anboto 2007ko aza. 8a, 15:46

Urteetako eskakizuna egia bihurtuz, Garai Durangorekin lotzen duen A-3931 autobus-linea abiatu zela urtebetea izango da martitzenean. Zerbitzu publiko gabeko Bizkaiko herri bakarra zen. Bidaiaririk barik egiten du, hala ere, bidea askotan. Horri aurre egiteko eta gehiago erabili dadin, Udalak herritarrentzat zerbitzuari buruzko galdera-sorta osotu du.

Urteetako eskakizuna egia bihurtuz, Garai Durangorekin lotzen duen A-3931 autobus-linea abiatu zela urtebetea izango da martitzenean. Zerbitzu publiko gabeko Bizkaiko herri bakarra zen. Bidaiaririk barik egiten du, hala ere, bidea askotan. Horri aurre egiteko eta gehiago erabili dadin, Udalak herritarrentzat zerbitzuari buruzko galdera-sorta osotu du.

Hil honen barruan bideratuko dituzte 15 urtetik gorako herritarrei zuzendutako galdera-sortak. Herritarren iritzia batu gura dute, gero hori “baloratu” eta behar izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundira jotzeko. Udalak ez du kexa formalik jaso, baina, “ezer aldatzeko, herritarren iritzia jasotzeko aukera eman” gura dute. Autobusa erabiltzen den ordutegiari buruz —nahikoa den edo ez— edo asteburuetan ere jartzea gura luketen galdetuko die, iradokizunetarako aukera ere emanez.

garai_busa.jpgAutobusa kendu ez dezaten erabilera bultzatzea da helburu, Gontzal Sarrigoitia alkatearen berbatan: “Esaterako, gazteek 15:00etan urtetan dute eskolatik eta irteten dago ordurako autobusa Garairantz; egokiagoa litzake 15:30ean jartzea. Bestalde, 11:00etan irtenda, eguerdi aldera arte ez dago berriro bueltatzeko aukerarik”. Tokiko Agenda 21eko foroan asteburuetan ere zerbitzuaren beharra agertu da. “Herriari premiez galdetu gabe ipini dute autobusa”.

Urtebete beteko da autobusa heldu zela

Astelehenetik barikura egiten du Garaitik Durangorako bidea PESA Bizkaiaren A-3931 autobus-lineak. Azaroaren 13an beteko da urtea lehenengoz ailegatu zenetik zerbitzu publikoa Garaira. Orduan nabarmendu zutenez, “herri baliabideen erabilera egoki, orekatu eta iraunkorrari erantzungo dion kalitate eta kopuru nahikoko garraio publikoa” eskaini gura izan dute. Horrela, Garaitik 07:00etan, 11:15ean, 14:45ean eta 20:45ean urtetan duen autobus zerbitzua ezarri zen Durangora; buelta egiteko aukera, berriz, 11:00etan, 14:30ean eta 20:45ean. Asteburuetan, baina, ez du bidaiarik egiten. Durangora jaisteko aukera berria zela aitortu arren, zelan zihoan ikusteko zegoela be bazioten herritarrek.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!