Xabi Paia eta Jon Maiarekin bertso afaria izango da Otea-Loran elkartean

Anboto 2007ko aza. 1a, 13:06

Bertso afaria eratu dute Garain datorren astean. Azaroaren 10erako jarri dute hitzordua, eta izena emateko udaletxera zuzendu daiteke datorren azaroaren 6a baino lehenago.

Bertso afaria eratu dute Garain datorren astean. Azaroaren 10erako jarri dute hitzordua, eta izena emateko udaletxera zuzendu daiteke datorren azaroaren 6a baino lehenago.

Bertsolari ezagun bi izango dituzte hurreratuko diren bertsozaleek mahai-lagun: Xabi Paia eta Jon Maia, hain zuzen ere. Bertso-afaria, Otea-Loran elkartean egingo dute, aitatu dugun moduan, hilaren 10ean, 21:30ean. Bertaratu gura duenak 20 euro ordainduko ditu —18 urtetik beherakoentzat 10 euro izango da—, azaldu duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!