Bide-hezkuntzaz “hausnartzeko” solasaldia

Anboto 2007ko urr. 25a, 14:10

Iurreta, Traña-Matiena, Berriz eta Otxandion aurretik egin dute, eta asteon Garain bide-hezkuntzaz “hausnartzeko” solasaldia izan dute, Durangaldeko Mankomunitateko 3. Adinekoen Sailak antolatuta.

Iurreta, Traña-Matiena, Berriz eta Otxandion aurretik egin dute, eta asteon Garain bide-hezkuntzaz “hausnartzeko” solasaldia izan dute, Durangaldeko Mankomunitateko 3. Adinekoen Sailak antolatuta.

Bitaka enpresako Ainhoa Ugaldek zuzendu du solasaldia eta “zer eduki behar den kontuan” argitu guran jardun dute: “Adina baino jokamoldea da gakoa; baina egia da pertsona nagusiak arrisku taldea direla, lesioen larritasunagatik, istripu kopuruagatik baino gehiago”.

Zapatuan, jolasak

Beste alde batetik, zapatuan, umeentzako ekintzak, jolasak eta txokolatada izango dira frontoian. Jaiak 16:00etatik 19:30era iraungo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!