Udaletxearen aurrealdeko plaza konpondu egingo dute

Anboto 2007ko urr. 17a, 13:58

Udaletxearen aurrealdeko plazatxoa konpondu gura du Udalak, eta horretarako 230.458 milioi euroko inbertsioa egin beharko du. Une honetan bertan dauden aparkalekuak kenduko dituzte eta inguru osoan harria eta hormigoia jarriko dute. Halaxe argitu dute udal ordezkariek.

Udaletxearen aurrealdeko plazatxoa konpondu gura du Udalak, eta horretarako 230.458 milioi euroko inbertsioa egin beharko du. Une honetan bertan dauden aparkalekuak kenduko dituzte eta inguru osoan harria eta hormigoia jarriko dute.

Halaxe argitu dute udal ordezkariek. Azaroan eman gura dituzten lanotarako, 69.315 euroko diru-laguntza jaso dute Bizkaiko Aldunditik. Gainerakoari udal aurrekontuan gordetako diruarekin egingo zaio aurre.

Garainplazabarria_261.jpgPlazatxoa konpontzearekin batera, udaletxearen albotik aparkaleku berrira doan bidea oinezkoentzat ipini eta atonduko dute. “Bertan dagoen baserrirako sarbidea baino ez da izango. Izan ere, aparkalekurainoko bidea badago ibilgailuentzat herriguneko sarreratik;etxebizitza berrien atzealdetik”. Aitatzekoa da herriko plazarekin lotutako lanotarako egitasmoa prest dagoela eta albait arinen ipiniko dituztela enkantean obrak, premiazko jota; udalbatzarrak urgentziazko izaeraz onartu berri du baldintza-orria.

Dena dela, herriko plazarekin lotutako lanen lehenengo zatia da hori. Bigarren zati baten Momoitiko San Juanerako errepidearen beste alboan dauden aparkalekuak ere kendu gura dituzte, eta begiratoki legez egokitu tokia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!