Irteera berria antolatu dute herriko nagusientzat

Anboto 2007ko urr. 11a, 09:51

Garaiko Nagusiak elkarteak irteera berria antolatu du astebururako, herriko nagusiei zuzenduta. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta irteera gertatu ohi ditu jubilatuen elkarteak, eta oraingoan Gernikan egunpasa egitera gonbita luzatu dute.

Astelehenean joango dira Gernikara parte hartzera animatuko direnak. Horretarako hitzordua ere jarri dute: 09:30ean, Herriko Tabernaren aurrean, hain zuzen ere. Halaxe jakin eragin dute antolatzaileek. Aitatu dezagun, beste alde batetik, bazkaltzeko Gernika bertako jatetxe ezagun baten elkartuko direla.

Izena emateko epea ere zabaldu dute Garaiko Nagusiak elkartekoek, eta urriaren 12a izango dute azkeneko aukera horretarako, azaldu duten moduan. Herriko Tabernara jo daiteke izena emateko. Gernikarako irteera horretan parte hartu gura duenak 27 euro ordaindu beharko ditu, argitu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!