Jolasgunea atondu dute udaletxearen atzealdean

Anboto 2007ko urr. 4a, 13:39

Umeentzako jolasgune berria jarri dute, asteon, udaletxearen atzealdean. Udalak 36.000 bat euroko inbertsioa egin du, hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak 14.734 euroko diru-laguntza ere eman dio, udal “jasangarriagoak” eta “osasuntsuagoak” bultzatzeko egitasmoaren barruan. Bizkaian, 52 egitasmo laguntzeko sei milioi euroko laguntza onartu zen.

garaikojolasgunea_259.jpgTxikienek zein nagusitxoagoek erabiltzeko jolasak jarri dituzte. Aitatu dezagun Garain 14 urte arteko 48 neskato-mutiko daudela erroldatuta; zortzi urtetik beherakoak dira 33, eta azken horien barruan, lau urtetik beherakoak dira 19. San Migel Goiaingeruaren eliza albokoari gehitu zaio berri hau: “Hura zailago dago ailegatzeko eta belarretan egotera eguraldi txarrarekin erabiltzeko zail egoten da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!