Urterokoari eutsiz, bazkaria

Anboto 2007ko ira. 27a, 13:56

Urteetako ohiturari eutsiz, bazkaltzeko elkartuko dira herriko nagusiak, San Migel nagusien elkarteak antolatuta. Zapatuan, San Migel egunean, dute hitzordua jarrita: 14:00etan, Herriko Tabernan. Jubilatuen artean nagusienak direnei omenaldia ere egiten die bazkalostean; aurten Miren Etxeitak eta Felix Arestik jasoko dute bakoitzak bere oparitxoa.

Beste alde batetik, aste osoan zehar izan diren mus, tute eta briska txapelketako irabazleei sariak emateko ere aprobetxatuko dute; baita tortilla txapelketan nagusitutakoei ere. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, opariak ere zotz egingo dituzte hurreratuko direnen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!