Kultur astea ospatuko dute herriko nagusiek

Anboto 2007ko ira. 20a, 13:24

Hainbat txapelketarekin eta bazkariarekin ospatuko dute kultur astea herriko nagusiek. San Migel egunaren inguruan eratu ohi du ekitaldi sorta San Migel nagusien elkarteak. Briska txapelketarekin hasiko dituzte ekitaldiak, martitzenean bertan; eguaztenean, berriz, tutean jardungo dute, eta eguenean musean. Herriko nagusiek 17:30ean izango dute hitzordua.

San Migel bezperarako, bestalde, tortilla txapelketa eratu du San Migel elkarteak; orduan ere 17:30ean hasiko dira lanean. San Migel egunean, berriz, lagunarteko bazkaria izango dute 14:00etan, Herriko Tabernan. Bertaratu gura dutenek irailaren 27ra arte dute izena emateko aukera, Herriko Tabernan bertan. San Migel egunez meza ere izango da, 12:00etan, hildako bazkideen omenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!