Lur-partzelen ibilgailu-sarbideen baldintzak aldatu ditu Udalak

Anboto 2007ko ira. 11a, 16:03

Landa-lur orokorrean dauden partzeletara ibilgailuen sarbideen baldintzak aldatzeko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen aldaketa onartu dute, azken udalbatzarrean, herriko agintariek. Aldi berean, txabolak eraikitzeko azalera eta lurzoru urbanizaezinean lehendik dauden eraikinen erabilera baldintzak aldatzea ere adostu dute.

Orain arte, eraikitzeko baimena lortzeko ezinbestekoa izan da lur partzela horren aldamenean —asko jota 15 metrora— bide publikoa egotea; edo, bestela, horrekin lotutako sarbidea. Hala ere, udal batzarrak onartu berri duen Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen Aldaketaren bitartez, aldamenean bide publikoa edo horrekin lotutako sarbidea egon ezean, hori egokitzeko aukera emango dute. Halaxe azaldu dute Garaiko udal ordezkariek.

Erabilera baldintzak

Aitatu dugun moduan, lurzoru urbanizaezinean lehendik dauden eraikinetan erabilera baldintzak aldatzea ere onartu dute. Batez ere, nekazalturismoa lako jarduerekin lotuta hartutako erabakia izan da hori. Etxe edo baserri baten ustiapen bat garatu gura izanez gero, orain arte, erakin horrekin lotutako ustiapena izan behar zuen eta, gehienez, 150 metro koadro bideratu zitezkeen ustiapen horretara. Onartutako aldaketaren bitartez, gura beste metro koadro bideratu daitezke ustiapen horretan eta ez da zertan etxe horrekin lotutakoa izan, argitu dutenez.

Okerra zuzentzeko egin du azken aldaketa Udalak: txabolak egiteko neurriekin lotuta, gehienez 5 metro koadroko azalera zehazten zuen araudiak; hori konpondu eta 15 metro koadro zehaztu dira. Oker zegoena konpontzeko egin da aldaketa, argitu duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!