Santa Katalinatik Etxeitarako bidea egokitu egingo dute

Anboto 2007ko ira. 4a, 11:22

San Katalinatik Etxeitaraino doan bidea egokitzeko lanak hasiko dituzte hilen honen barruan edo urriaren hasikeran.

San Katalinatik Etxeitaraino doan bidea egokitzeko lanak hasiko dituzte hilen honen barruan edo urriaren hasikeran.

Santa Katalina ermitatik abiatuta 830 metro inguru dituen bidea —ermitatik 500 bat metrora eskumatara hartuta Etxeita baserriraino jarraitzen duena—“nahiko narriatuta” dago, azaldu dutenez, eta hori konpontzeko 120.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Garaiko Udalak.

Diru-laguntza


Lehenengo zatia da orain hasiko dutena. Obrak abuztuan eman zizkioten udal arduradunek Inconor S. L. enpresari, eta horretarako 50.112 euroko aurrekontua zehaztu zuten. Lanok amaitzeko hile biko epea izango dute enpresako arduradunek. Aitatu dezagun Bizkaiko Foru Aldunditik ere jaso duela diru-laguntza Udalak; guztira, 30.000 euro, hain zuzen ere. Laguntza hori ez galtzeko urtea amaitu aurretik egin behar izan dituzte lanak.

Bidea egokitzeko lanen bigarren zatia, berriz, 2008an egin gura dute herriko agintariek, argitu duten moduan. Lan horrek beste horrenbesteko aurrekontua eskatuko dio Udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!