Martitzenetik aurrera ohiko ordutegian izango dute sendagilea herritarrek

Anboto 2007ko abu. 30a, 15:43

Abuztua amaituta, datorren martitzenetik (irailaren 4tik) aurrera berriro hurreratuko da medikua Garaira Berriztik. Medikuari kontsulta, ohi duen moduan, astean birritan herrian bertan egiteko aukera izango dute berriro ere garaitarrek.

Hain zuzen ere, martitzen eta eguenetan izaten ohi da sendagilea Garain; normalean eguerdi aldera – Berrizen amaitu ondoren– izaten du kontsulta.

Hala ere, ordutegi horretatik kanpora aukera dute Garaiko bizilagunek medikuarenera Berrizera joateko ere. Horrela egin ohi dute askotan herri txikietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!