Herritarrei galdetuko die garraio publikoaz

Anboto 2007ko uzt. 18a, 15:30

Bizkaibus zerbitzua Garaira zabaldu zutela zortzi hilabete igaro dira oraintsu. Etxebarriarekin (Lea-Artibai) batera zerbitzu publikorik ez zeukan Bizkaiko herri bakarra zen ordura arte Garai. Urteetan egindako eskakizuna egi bihurtu zen joan zen azaroan, eta A-3931 linea berriak martxan dihardu ordudanik. Hala ere, udal arduradunek jakin eragin izan dutenez, bederatzi bat lagunek erabiltzen dute garraio zerbitzu publikoa gaur egun, eta hori optimizatu egin daitekeela uste dute.

garaikoautobusa.jpgHorren ildotik, herritarren artean galdeketa egingo du Udalak, uda ondoren. Zeintzuk premia dauden jakin gura dute eta hori Bizkaiko Foru Aldundira bideratu, argitu dutenaren arabera. Modu horretan, garaitarrei egokitutako zerbitzua eta ordutegiak martxan jartzea gura dute, Gontzal Sarrigoitia herriko alkateak adierazi gura izan duenaren arabera.

“Premien araberako” zerbitzua

Autobus lineak Garaitik 07:00etan, 11:15ean, 14:45ean eta 20:45ean irteten du; lanegunetan, beti ere. Durangotik, berriz, 11:00etan, 14:30ean eta 20:45ean. Ordutegi hori, baina, ez dela “egokia” deritze garaitarrek eta “premietara moldatutako” egokitzea eskatu gura die foru arduradunei; asteburuan zerbitzua eskaintzea ere gura dute. Horrela, zerbitzua herritar gehiagok erabiliko lukeela uste dute udal ordezkariek.

Herritarrei garraio publikoa zein mailatan erabiltzen duten galdetuko die udal ordezkariek. Horrezaz gainera, zerbitzu publiko horrek euren ustez zer ordutegi izan beharko luken ere galdetuko die, besteak beste, aurreratu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!