Orain arteko bost batzordeak mantendu ditu udalbatzar berriak

Anboto 2007ko uzt. 10a, 13:52

Orain arteko bost batzordeak eratu ditu udalbatzarrak azken osoko bilkuran. Hirigintza, Herri-lanak eta Ingurumena, Osasuna eta Gizarte Ongizatea, Ur eta Mendiak, Kultura, kirola, Gazteria eta Jaiak, eta Ogasun eta Kontu batzordea. Horrexek dira eratutako batzordeak.

Udalbatzar berean batzordeburuak ere izendatu dituzte, guztiak Herri Taldekoak. Juan Karlos Oarbeaskoak hartu du Hirigintza, Herri-lanak eta Ingurumena, batetik, eta, bestetik, Osasuna eta Gizarte Ongizatea batzordeen ardura; Joserra Zabaleta, berriz, Ur eta Mendiak batzordeko buru izango da, eta Kultura, Kirol, Gazteri eta Jaietako batzordeko buru Jokin Arregi. Ogasun eta Kontu batzordeburu Gontzal Sarrigoitia alkatea izango da.

Ez du liberatuta jardungo alkateak eta berori izango da udalaz gaindiko erakundeetan udal ordezkaria, udalbatzarrak onartu duen moduan: Erralden, Eudelen, Turismo Partzuergoan eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartean, hain zuzen ere. Garai Hirigintza Elkarte publikoan Gontzal Sarrigoitia, Juan Karlos Oarbeaskoa eta Andoni Zabala izango dira ordezkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!