Herri-afaria eta erromeria Sanjoanak ospatzeko

Anboto 2007ko eka. 21a, 10:32

Santiago, Santa Ana eta San Inazio. Hirurak bata bestearen atzetik ospatzen dituzte Garain, jai giroa nagusituz. Hala ere, aurrekari moduan, San Joan jaiak ere ospatzen dituzte, Momoitioko San Joan baselizan, hain zuzen.

Txapligo hots artean, Donien-atxa igotzearekin batera emango ddie engietorria jaiei. Usadio horri eusteko, biharko jarri dute hitzordua, 20:30ean. Gau giroa, bestalde, Izer plaza-taldeak berotuko du.

Erromeria hasi aurretik, afaltzeko ere elkartuko dira Momoitioko San Joanen. Herri-afariak hainbat lagun batu ohi du, eta oraingoan ere, iaz legez, 45 bat lagunek egingo dute otordua.

San Joan egunerako be, domekarako, eratu da ekitaldirik. Meza izango da 10:30ean, eta ondoren, herriko dantzariek eskainiko dute saioa. Hori amaituta, herrikoentzako igel txapelketa hasiko da. Irabazleak 18 euro jasoko ditu, 12 euro 2.ak, eta sei euro 3.ak.

Bestalde, jai egitarautik kanpora, Udalak kultur ekintza legez, ipuin kontaketa saioa eratu du astelehenerako. Antton Irusta izango da 17:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!