Xabierko Gaztelura San Migel elkartekoen eskutik

Anboto 2007ko eka. 14a, 14:11

Xabierko Gaztelua bisitatzera joateko irteera antolatu du, datorren asterako, herriko San Migel jubilatuen elkarteak. X. mendearen azkenetan sortutako gaztelura astelehenean bertan joango dira, eta irteteko hitzordua 09:00etan jarri dute. Bestalde San Juan bezperarako herri-afaria gertatu dute.

Xabierko Gaztelua bisitatzera joateko irteera antolatu du, datorren asterako, herriko San Migel jubilatuen elkarteak. X. mendearen azkenetan sortutako gaztelura astelehenean bertan joango dira, eta irteteko hitzordua 09:00etan jarri dute. B estalde San Juan bezperarako herri-afaria gertatu dute.

Bazkaria ere egingo dute Xabierko Gaztelurako ibilaldian parte hartutakoek. Hotel del Mesonen elkartuko dira horretarako, 14:30ean (26 euro izango da bazkaria).
Irteera horretarako izena emateko epea ere zabaldu dute. Ekainaren 15a da horretarako azken eguna eta Herriko Tabernara zuzendu daiteke, jakitera eman dutenez.

San Juan bezperan, herri-afaria

Bestalde, San Juan jaiak direla-eta herri-afaria gertatu dute udal arduradunek, datorren ekainaren 23rako. Horretarako, hitzordua 21:30ean jarri dute eta izena emateko epea asteon bertan amaitzen da; ekainaren 20an, hain zuzen ere.
Jakin eragin dutenaren arabera, Udaletxera jo daiteke lekua hartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!