Aldundiaren laguntza izan du Euskal Abereak elkarteak

Anboto 2007ko mai. 28a, 15:41

Bizkaiko abeltzain elkarteen artean 885.000 euro banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Beste hainbaten artean, egoitza Garain daukan Euskal Abereak elkarteak ere 30.000 euroko laguntza jaso du.

Bizkaiko abeltzain elkarteen artean 885.000 euro banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Beste hainbaten artean, egoitza Garain daukan Euskal Abereak elkarteak ere 30.000 euroko laguntza jaso du.

Euskal arrazen elkarte lez dihardu Euskal Abereak elkarteak, eta jasotako diru-laguntzarekin saneamendu eta identifikazio egitasmoak ez eze, ugalketa-kontrolarekin eta hobekuntza genetikoarekin lotutako proiektuak garatzeko konpromisoa hartu du. Euskal Abereak elkarteak 17 arrazen interesak lantzen ditu eta 20 bat elkarte batzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!