Mankomunitatearen eskutik, kultur bidaia egiteko aukera

Anboto 2007ko mai. 24a, 15:55

Durangaldeko Mankomunitatearen Adinekoen Sailak Extremadurara kultur bidaia antolatu du datorren urrirako, eta herriko pertsona nagusiek horretan parte hartzeko aukera izango dute. Animatzen direnentzat, izena emateko epea ere zabaldu dute dagoeneko: ekainaren 15era arte dago aukera, jakitera eman dutenez.

Azaldu dugun moduan, urrian izango da bost eguneko bidaia: hilaren 1etik 5era artekoa. Joan gura dutenek 305 euro ordaindu beharko dute. Izena eman gura duten herritarrek honako telefonoetara deitzea baino ez dute: 94 620 05 46 edo 94 620 18 60.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!