Joseba Zabala hartuko dute gogoan garaitarrek Asturiasen

Anboto 2007ko mai. 15a, 15:43

Badira 20 urte Europako Tontorretan (Asturias) desagertutako ume baten bilatze-lanetan ziharduela helikoptero istripu baten hil zena Garaiko Joseba Zabala Ibabe; Euskadiko salbamenduko txakurren taldeko kidea zen bera.

Badira 20 urte Europako Tontorretan (Asturias) desagertutako ume baten bilatze-lanetan ziharduela helikoptero istripu baten hil zena Garaiko Joseba Zabala Ibabe; Euskadiko salbamenduko txakurren taldeko kidea zen bera.

Zazpi lagun hil ziren istripu hartan: tartean, bere kide Lourdes Verdes Rola, Jabier Gallastegi Gorosabel eta Luis Angel Díaz Pascual. Urteurren hori gogoan hartuta herri ekimenez Astuariasera bidaia eratu dute, ekainaren 9rako. Udalak hartu du antolatzeko ardura eta gastuen zati bateri egingo dio aurre. Izena emateko aukera dago egunotan udaletxean, maiatzaren 17ra arte. Horretarako udaletxera deitu daiteke: 94 681 63 93, edo honako telefonora: 658737617

Aurreratu dutenez, ekainaren 10ean omenaldia egingo die istripu hartan hil ziren guztiei. Besteren artean, lora eskaintza  ere egingo da. Ekainaren 9an, 16:00etan irtengo dute eta 10ean bueltatuko dira iluntze aldera.

Urtero egiten da berton, Europako Tontorretan omenalditxoa eta, aurten, parte hartzeko aukera zabaldu da Garaiko Udalak. Joseba Zabala osoa ezaguna zen herrian eta “herriarekin lotutako hainbat ekimenetan parte hartzen zuen”, azaldu izan dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!