Jaiotako ume bakoitzeko diru-laguntza

Anboto 2007ko api. 12a, 09:48

Jaiotako ume bakoitzeko diru-laguntzak bideratzeko araudia onartu barri du Udalak. 2006ko urtarrilaren 1era atzeraeginezko izaera daukan araudiaren bitartez, 300 euro emango dituzte 0-1 urteko ume bakoitzeko, eta beste horrenbeste 1-2 urte bitarteko ume bakoitzeko.

Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epea izango da edozein erreklamazio egiteko. Ordutik aurrera izango da aukera eskaera egiteko, erreklamaziorik ez badago.

Garain, 2005ean jaiotako lau ume dagoz erroldatuta. Beraz, horiek 1-2 urteko umeentzako laguntza izango dute azteraeraginezko izaera aintzat hartuta. Halaxe jakin eragin dute udal ordezkariek. 2006an beste lau jaio ziren eta, aurten, beste horrenbeste dira, jada, jaiotakoak. Guztiek izango dute aukera eskaera egiteko. Laguntza lortzeko eskaera egiteko bete beharreko baldintza izango da jaiotakoak Garain erroldatuta egotea eta laguntza jasoko den urte biotan hori mantentzeko konpromisoa hartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!