Udaberriko musika kontzertua egingo da, bihar, San Migelen

Anboto 2007ko mar. 28a, 20:31

Hainbat urteren ondoren, iaz, berriro berreskuratu zuten Garain udaberriko musika kontzertua, eta, aurten ere, eutsi die hitzorduari. Zapatuan, martxoaren 31n, Bermeoko Abesbatzak, Gordexolako Isasiko Ama Abesbatzak eta Mallabiako Jasokunde Abesbatzak eskainiko dute kontzertua.

XXVIII. BBK Abesbatzen Kontzertuen barruan antolatu dute Garain ekitaldia. San Migel elizan izango da kontzertua eta 115 lagun inguruk parte hartuko dute bertan, horrela jakin eragin dute udal arduradunek. Saioa 20:00etan hasiko dute abesbatzek.

BBK Fundazioak eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioak eratutako udaberriko kontzertuen barruan Bizkaiko hainbat herritan antolatu dira kontzertuak; horien artean, Garain ere bai. Iaz, harrera polita izan zuen ekitaldiak; hainbat herritar hurreratu zen kontzertua entzutera. Aurten ere, hainbat zaletuk beteko dute eliza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!