Herriko gazteen ekarpenak batu guran batzarra deitu dute

Anboto 2007ko mar. 20a, 15:15

Herrirako sortutako Gazte Planak batutako hainbat ekimen garatu guran dihardu Udalak. Hala ere, herriko gazteen iritzi eta ekarpenak jaso guran batzarra eratu dute gaurko udaletxean bertan.

Herrirako sortutako Gazte Planak batutako hainbat ekimen garatu guran dihardu Udalak.
Hala ere, herriko gazteen iritzi eta ekarpenak jaso guran batzarra eratu dute gaurko udaletxean bertan.


Instituzioetatik bateko eta besteko diru laguntzak jasotzeko aukera dauka Udalak eta horren aurrean eman daitezken pausoak zehazteko deitu dute batzarra. Batetik 13 urtera bitarteko ekimenak garatzea da asmoa eta, bestetik, 14 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutakoak. Batzarrerako hitzordua 20:00etan jarri dute udal arduradunek, jakitera eman dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!