Ipini dute, dagoeneko, seinale digitala ematen duen antena berria Trumoitan

Anboto 2007ko mar. 13a, 15:49

Seinale digitaldun antena berria jarri du Udalak Trumoitan, herriko 15 bat baserritan –batez eeree, Goierri inguruan – hainbat telebista kate ikusteko izan dituzten arazoei aurre egin guran. Beraz, aurrerantzean, telebista kate publiko zein pribatuak ondo ikusteko arazorik ez da izango.

Joan zen astean jardun zuten probak egiten, eta orain ikusteko dago zelan doan dena. Udalarenak diren lurretan jarri dute antena eta, guztira, 94.037 euroko inbertsioa egin behar izan dute horretarako. Seinale digitala izanda, telebista berriekin ez dago arazorik; zaharretan, baina, deskodetzailea jarri beharko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!