Gazteentzako informazio gunea martxan dago

Anboto 2007ko ots. 27a, 15:40

Lan-mundua, hezkuntza, aisialdia… gazteen interesekoak izan daitezken hainbat gairen inguruko informazioa eskaintzen du, eguazten birik behin, Gazteentzako Informazio Puntuak. Hil bakoitzeko 2. eta 4. eguaztenetan dago zabalik, Kzgunearen alboan egokitutako bulegoan. Gazteek 16:00etatik 19:00etara dute informazio bila hurreratzeko aukera.

Joan zen abenduan onartu zuen udalbatzarrak Gazte Plana, eta horrekin lotuta jarri dute  martxan Gazteentzako Informazio Puntua, herriko gazteek izan ditzaketen beharrizanei erantzuteko informazio, dokumentazio eta orientazio zerbitzuak eskaintzeko.
Hainbat informazio

Dagoen lan-eskaintza edo izan daitezken bekak (Durangaldean, Bizkaian edo EAEn), drogomenpekotasunarekin edo sexualitatearekin lotutako informazioa, elikadura egokiari buruzkoa edo hezkuntza zein laneratzeko ikastaroei buruzkoa lortu dezakete hurreratutako gazteek; baita etxebizitzarekin—laguntzak zein aholkularitza –, kulturarekin  eta aisialdiarekin lotutakoak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!