Berdintasunerako Europako Gutuna onartu du Udalak

Anboto 2007ko ots. 19a, 11:28

Berdintasunerako Europako Gutuna onartu du, azken udalbatzarrean, Udalak. Eudel-en bitartez bideratutako idatzi horrekin bat eginda, emakume eta gizonen arteko berdintasun handiagoaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du Udalak, “oinarrizko eskubidea da hori-eta”.

Beraz, oro har eta zehazki eratutako egitasmo zein ekitaldietan hori bermatzeko konpromisoa hartu dute.
Bestalde, urte bi igaro aurretik berdintasunerako plangintza  diseinatzeko konpromisoa ere hartu du Udalak; baita hori lortzeko dagozkion baliabideak bideratzekoa ere. Plangintza hori, behin osotuta, herriko agintariek urtero errebisatu beharrekoa litzateke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!