Kultur ekintza sorta osotu dute

Anboto 2007ko ots. 15a, 12:39

Kultur ekintza sorta osotu du Udalak datozen hileei begira, 10.220 euroko aurrekontuarekin. Horrekin lotuta, Bizkaiko Foru Aldundian 5.000 biztanletik behera dituen herrientzako bideratutako diru-laguntzei begira, Garaik lehenengoz egin du eskaera aurten. Aurrekontu osoaren %50 arteko laguntza lortzeko aukera dute.

Iazko harrera ikusita, Berbaro elkartearekin batera umeentzako jolas eta tailerrak izango dira urrian. Era berean, iazko moduan, abesbatzen saioak izango dira martxoan. Landa Garapenerako Elkartearen bitartez ipuin kontalaria, pailazoak eta bertso-afaria eratu dituzte, ekaina, uztaila eta azarorako, hurrenez hurren. Gerediaga elkartearekin batera argazki zaharren erakusketa ere egingo dute uztailean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!