Laixiar inguruko pinuak enkantean saldu barri dituzte

Anboto 2007ko ots. 6a, 15:44

Azkenean, enkantean saldu ditu Laixiar inguruko pinuak Garaiko Udalak. Azken udalbatzarrean Central Forestalen eskaintza ekonomikoa onartu dute. Pinuak 120.753 euroan hartu ditu enpresak —horri %9ko BEZa gehitu behar zaio—. Hiru eskaintza jaso izan ditu Udalak, azaldu dutenez, eta azken hori jo dute egokitzat.

Laixiar inguruan 8,5 hektareako lur-eremuan, guztira, 1.745 pinu izan ditu saltzeko Udalak. Joan zen urteko ekainean atera zituen enkantean lehenengoz, 132.200 euroan. Hala ere, ez zen enpresarik aurkeztu; hutsik geratu zen lehiaketa, eta, negoziazio prozedura hastea pentsatu zuten, baina, bertan behera geratu zen hori ere. Azkenean, enkante publikoan saldu dituzte pinuak, adierazi duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!