Saharara bideratzeko 300 euroko laguntza onartu dute

Anboto 2007ko urt. 30a, 14:25

Garaiko herria aurrenekoan sartu da Durangoko Herria auzoaren ekimenez Tindouf-eko kanpamendu sahararretara laguntasuna bideratzeko egitasmoan. Joan zen abenduan abiatu zen Saharan errefuxiatuek bizi duten egoerari zelanbait aurre egiteko elikagaiak batzeko Sahararen aldeko azken Euskal Karabana.

Iaz, hiru biderrez abiatu zen elkartasun ekimena. Abenduan hasi zen kanpaina eta hasi barri den urte honen hasikeran amaitu zen. Horretan Garai ere izan dute lagun, Durangaldeko gainerako herriek — Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango,Iurreta, Mallabia eta Zaldibarrek ez eze, aurrenekoan baita, Mañariak ere parte hartu du—. Jakitera eman dutenez, Garain, zortzi poltsa inguru batu dute.

Horrezaz gainera, azken udalbatzarrak dirulaguntza bideratzea ere onartu du. Herria auzo elkarteri 300 euroko laguntza ematea onartu dute, bertotik Saharara eroan dezaten, berton bizi duten egoerari aurre egiten lagundu guran. Aitatu moduan, lehenengoz sartu da Garai elkartasun ekimen horretan. Udal ordezkariek azaldu dutenez, datozen urteetan ere jarraitzea da asmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!