Gabon kantuan batutakoa dastatzeko aukera, zapatuan

Anboto 2007ko urt. 24a, 14:51

Gabon gauez, Olentzerorekin batera, auzoz auzo eta etxez etxe batutakoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek, zapatuan, Otea-Lora elkartean, 16:30ean.

Gabon gauez, Olentzerorekin batera, auzoz auzo eta etxez etxe batutakoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek, zapatuan, Otea-Lora elkartean, 16:30ean. Gabon kanten ordainez, dirua ez eze jatekoak ere eman zituzten herritarrek, eta horiek jateko merienda eratu dute herriko neska-mutikoentzako.

Urtez urte jarraitutako usadioa da gabon kantak abestekoa; jatekoa ez eze, dirua ere batzen dute. Batutakoa urtean zehar hainbat ekintza eta irteera antolatzeko aprobetxatzen dute. Zapatukoa izan da, aurten, lehenengoa.

Diru kopuru polita batu zuten Olentzerorekin jardundako neska-mutiko zein helduek; guztira, 600 euro inguru jaso zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!